COLPBOL TXAPELKETA

6. mailako ikasleek Colpbol txapelketa bat antolatu zuten LH-ko ikasle guztiek jokatzeko. Ekainaren 20an jokatu zen goiz guztian zehar. Goizean goiz lehenengo eta bigarren mailakoek hiru partida jokatu zituzten. Beranduago 3., 4., 5. eta 6. mailakoek nahastuta jokatu zuten. 6 talde osatu genituen guztira eta talde bakoitzak bi partida jokatu zituen.

Ikasturtean zehar 6. mailako ikasleek 4 taldetan banatuta egin zuten lan. Talde batekoek arauekin kartel bat egin zuten, beste talde batekoak partaideak bilatzera joan ziren eta taldeak osatu zituzten, hirugarren taldekoek diplomak egin zituzten eta laugarren taldekoak arbitraiaz arduratu ziren.

Oso ondo pasa zuten denek eta hurrengo urtean errepikatzea eskatu zuten.

Txapelketako argazkiak ikusi nahi badituzue sakatu lehenengo argazkian.




No hay comentarios:

Publicar un comentario