GIMNASIA AKROBATIKOA

Gimnasia Federazioko begirale bat etorri zitzaigun gimnasia akrobatikoa egiten irakastera. Bi saio egin genituen: batean beroketa, prestaketa fisikoko ariketatxo bat, figura batzuk eta luzaketak; bestean beroketa, malgutasun ariketatxo bat, figura gehiago eta luzaketak egin genituen. Izugarri gustatu zitzaigun. Hemen dituzue argazki batzuk, gehiago ikusi nahi badituzue argazkian klikatu.







OHITURA OSASUNTSUAK

Uda luzea pasa eta gero ohitura osasuntsuak berreskuratzea komeni da. Horretarako elikaduraz aparte kirola egitea ezinbestekoa da. Hirugaren zikloko ikasleek 4 saiotan zehar oinarrizko gaitasunak landu zituzten eta gero taldetan banatuta talde bakoitzak bi jolas prestatu zituen giarekin zerikusia zutenak. Hona emaitza:

LH5           
                                            
LH6         

HIP-HOP

5. eta 6. mailako ikasleek HIP-HOPeko bina saio eduki dituzte lehenengo ebaluazio honetan. Gipuzkoako Gimnasia Federaziotik begirale bat etorri da ikasleei dantza eta jolas desberdinak erakustera.

LH5                                     


LH6